Sortu nire oihala!

Ekainaren 21eko hautetsontzi erraldoiak.
Nola egingo dugu?

Ekainak 21. Hautetsontzi erraldoiak

Herrialdez herrialde, ekainaren 21ean, hiriburuetan, hautetsontzi erraldoiak osatu ditugu. Hautetsontzi erraldoi horiek norbere atxikimendu pertsonalak elkarri josiz osatuko ditugu, eta, horretarako, oihal-zatiak erabiliko ditugu.

Oihal bat = 20 lagun

Oihal-unitate bakoitzean, 20 lagun atxikituko dira. Norbere oihal-zatia izango dugu, eta nahi duguna marraztu eta idatziko dugu bertan.

Klik egin hemen adibide batzuk ikusteko

Saretu txartela

Atxikitzerakoan, gure oihal-zatia pertsonalizateaz gain, euro bat ordaindu eta saretu-txartela beteko dugu. 16 urtetik beherakoek, oihal-zatia marraztu eta euroa ordaindu ondoren, ez dute saretu-txartela bete beharrik izango.

Tutorea

Gainera, orain arte iritsi ez garen jendearengana iristeko, TUTOREAren figura ere sortu dugu. Horrela, herriko futbol taldeko kide batek, bere talde guztia atxikitzeko ardura izango du, edo enpresako langileak bere lankideak animatuko ditu, edo eskolako irakasle batek, beste irakasleak...

Internet, oihal digitalak

Internetez ere eman ahal dugu gure atxikimendua, ekainaren 21eko hautetsontzian, gure oihal-zatia digitala egin dadin.

Sortu nire oihala!

Ekainak 21, ekintza masiboa

Urte osoan herriz herri ehundu dugun sare horren JOSTE EGUNA izango da. Herrialdez herrialde, borondate ezberdinen batura hori eraikiko dugu.

Hautetsontzi erraldoiak eraikiko ditugu, eta horiek, etorkizun hurbilean, gure borondatea eta erabakia libreki azaltzeko aukera emango digute.

ERABAKIA = DEMOKRAZIA

Erabakitzea da normalena.

  • Herri bat gara
  • Erabakitzeko eskubidea dugu
  • Herritarron garaia da

354 lagunek eskuratu dute haien oihal digitala. Eta zuk?

Sortu nire oihala!